Hasiera | eu | es | fr | en | de
Eskaria ikusi | Erabiltzailea Pasahitza Sartu
Enpresa

GAI Zehaztasun Lantegiak, S.L. 1973an sortu zuen Garitaonandia Iturrikastillo familiak Zaldibarren (Bizkaia). Lehendabiziko une haretan gure ahaleginak mekanizazio eta inguruneko makina-erreminten enpresetarako tresna eta makineria bereziak ekoiztera bideratu ziren. Lehenengo urte hauetan jarritako ilusioari eta egindako lanari esker bezeroek gugan konfidantza izatea lortu genuen, horrek enpresa sendotzea ekarri zuelarik. Gauzak horrela, eta dena bide onetik zihoala ikusita, ekoizpena dibertsifikatzea erabaki genuen, txirbil-harroketa bidezko mekanizaziorako plakatxoen ekoizpenarekin hasiaz. 1975. urtea zen orduan.

Ordutik gaur egun arte, Talleres de Precisión GAI, S.L..ren jarduera bi ekoizpen lerro horietan banatu da: erreminta, doitasun-mekanizazioa eta makineria berezia alde batetik, eta plakatxozko erramintak bestetik.


Gure produktuen kalitateak bezeroen konfidantza irabazten lagundu digu, horrek pertsonalaren eta ekoizpenerako bitartekoen alorrean haztea ahalbidetu digularik. Horregatik, eta gure bezeroei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeko asmoz, Talleres de Precisión GAI, S.L. instalazio berrietara lekuz aldatu zen 1.997. urtean.



Ordutik aurrera etengabe garatuz joan gara, ekoizpen teknika berriak gure eginez, maila teknologikoa areagotuz makinaria modernoenekin eta pertsonei, gure enpresaren aktibo garrantzitsuenari, laguntza eskainiz, duten gaitasuna garatu dezaten, horrek gure bezeroen beharrizanak asetzea eta Talleres de Precisión GAI, S.L. zure zerbitzura egoten jarraitzea ahalbidetzen baitigu.

Horrez gain, Talleres de Precisión GAI-n gure betebehar sozialak alde batera ez uzten saiatzen gara eta gure inguruko ekonomia, kultura, gizarte kohesioa eta ingurugiroarekiko errespetua hobetzen saiatzen gara.

Azken urteotan negozioen arloan gertatu den aldaketaz ohartzen gara: globalizazioa enpresak aintzat hartu beharreko fenomeno batean bilakatu da, enpresa guztiei eragiten baitiete zuzenean nahiz zeharka.

Hala ere, Talleres de Precisión GAI, S.L.-n uste dugu orain dela gure inguruataz arduratzeko unea, hau da, gauden tokira iristea ahalbidetu digun inguruataz. Gure ingurugiro-politika eta lan-arriskuen prebentziorako kudeaketa gure helburuen zati garrantzitsu bat dira zentzu horretan, horrez gain, ingurunearekiko erakusten dugun ardura gure prezio-politikan, erosketa eta hornikuntzan, langileen kontratazioan eta inguruko kirolari edota ekitaldi zein argitalpen soziokulturalen patrozinio eta diru-laguntzetan islatzen da, gure irabaziak hauek lortzen lagundu digutenei itzultzen saiatzen garelatik.

Talleres de Precision GAI. SL. Herramientas Sikulan C/ Zubiaurre 5 - Tel 94 682 74 78 / 94 682 72 11 - Fax. 94 682 75 04 - sikulan@sikulan.com - 48250 Zaldibar (Bizkaia)
© 2007 Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting