Hasiera | eu | es | fr | en | de
Eskaria ikusi | Erabiltzailea Pasahitza Sartu
Erremintak

SIKULAN erreminten programa txirbil-harroketa bidezko mekanizazioaren arazoa bezain zabala da eta CNC edota makina konbentzionalen mekanizazioari buruzko edozein arazori irtenbide azkarrenak, ekonomikoenak eta egokienak eskaintzeko moduan gaude.

SIKULAN erremintak produktuen gama guztietarako pentsatuak daude, industria aeronautikoan erabiltzen diren super-aleazioetatik, automozioa edo linea zuriko etxetresna elektrikoak bezalako erabilera anitzeko sektoreetarako aluminiozko piezetaraino.

Gure erreminten fabrikazioan era desberdinetako altzairu bereziak erabiltzen ditugu tratamendu termiko eraginkor eta lan mota bakoitzerako diseinu geometriko zehatzekin batera, horrela errendimendurik handiena lortuz.

Beraz, Talleres de Precision GAI-n mekanizazio arazo bakoitza merezi duen arretarekin aztertzen dugu, hau behar bezala konpontzeko, modu indibidualean.

Elementu teknologikorik berriztatzaileenak erabiltzen ditugu gure erremintak diseinatu, fabrikatu eta egiaztatzeko, hortaz, zure mekanizazio arazoa gure esku utz dezakezu.

Kalitate handia eta diseinu sinple eta aldarkotasun handiko produktu berriztatzaileak eskaintzen ditugu. Mekanizazioan adituek fabrikatzen dituzte merkatuan parekorik ez duten konfidantza eta azkartasuna eskainiz, gure bezeroek mekanizazio makinen aprobetxamendu hobea, kostuen murrizketa eta produktibitatea areagotzea lor dezaten.

Talleres de Precision GAI. SL. Herramientas Sikulan C/ Zubiaurre 5 - Tel 94 682 74 78 / 94 682 72 11 - Fax. 94 682 75 04 - sikulan@sikulan.com - 48250 Zaldibar (Bizkaia)
© 2007 Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting