35 urte hauetan zehar inguruko enpresarik onenek (nekazaritza sektorea, etxetresna elektrikoak, makineria, automobila, aeroespaziala, etab.) ekoizpenaren beharrizanen edota beharrizan teknikoen ondorioz erreminta estandarrek edo katalogo tradizionalekoak aurrera eraman ezin ditzaketen eragiketa konplexuak burutu behar dituztenenean sortutako mekanizazio arazoak konpontzen espezialistak bilakatu gara.
Urte guzti hauetan zehar 7.000 erreminta berezi baino gehiago egin ditugu gure bezeroek eskatuta eta horietako gehienak gure lantalde teknikoak diseinaturikoak izan dira.
Eredu bat edo zirriborro txiki bat nahikoa dira gure teknikariek bila zabiltzan erreminta hori diseina dezaten, horrela denbora zein diru pila aurreztu dezakezularik.
GAI-n erremintaren munduko berrikuntzarengatik egiten dugu apustu. Gure ingeniariak etengabe birziklatzen ari dira eta merkaturatzen den erreminta edo lokailu sistema berri bakoitza aztertzen dute, bere abantailak eta desabantailak aurrekoekin alderatuz
Eskaerapean edozein erreminta berezi eta lokailu sistema egiten dugu, ISO arauaren arabera 32tik 125era arteko diametroko abiadura handiko HSK sistemadun erramintak nabarmenduz..
Gainera, zure erremintak orekatzeko beharrezko bitartekoak eta teknologia ditugu, horrela ahalik eta doitasun handiena lortu genezakeelarik.
Zure produktibitatea nabarmenki areagotu daiteke zure mekanizazio beharrizanak asetzeko bereziki diseinatutako erreminta bakar bati esker. Zulaketa, aurpegiketa edo mandrinaketa bezalako eragiketak erreminta bakar batean konbina daitezke, zuk behar duzun gisara, horrela erreminta aldaketen ondorioz alferrik galtzen den denbora aurreztuko duzularik. Lokailu sistemak, erreminta bereziak, erremintentzako kartutxo bereziak... utz ezazu 35 urte baino gehiago esperientzia duten gure espezialistek zure arazoak konpon ditzaten.
Talleres de Precision GAI. SL. Herramientas Sikulan C/ Zubiaurre 5 - Tel 94 682 74 78 / 94 682 72 11 - Fax. 94 682 75 04 - sikulan@sikulan.com - 48250 Zaldibar (Bizkaia)
© 2007 Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting