Hasiera | eu | es | fr | en | de
Eskaria ikusi | Erabiltzailea Pasahitza Sartu

Talleres de Precision GAI-n gustoko dugu egiten duguna... horregatik ongi egiten dugu gure lana.

35 urte baino gehiago daramatzagu erremintaren munduan. 35 urtetan zehar gure zerbitzuak eskaini dizkiegu gure bezeroei eta hauek gure lanari eginiko onarpena edo beraien konfidantza guretzat saririk onenak direla ikasi dugu. Duela asko sortu zen konfidantza hau eta denbora igaro ahala, garatuz joan da harreman estu baten ondorioz, non bi alderdiok, bezeroak eta gu, beti irabaztea lortzen dugun, inork ezer galdu gabe.

Esperientzia eta ongi egindako lanak eragindako asebetetasuna edozein enpresatan kalitatea lortzeko ezinbesteko tresnak dira, ezbairik gabe. Baina honek ez du ezertarako balio etengabeko birziklapenik edo teknologiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egin gabe.

Horregatik, gure bezeroen eskaera edo beharrizan bakoitzaren xehetasun guztiak aztertzen dituen bulego tekniko bat dugu, ez baitugu sekula amore ematen eta mekanizazio arazo guztiei erantzuten baitiogu gure ingeniariei eta teknologia handiko marrazketa zein 3D diseinurako softwareei esker.

Azken belaunaldiko gure mekanizazio-zentroek, kalitatearen kontrolerako sistemek eta elektrohigadurako, hiru dimentsiotako neurketarako zein laser bidezko markazio makinek gure aktiborik garrantzitsuenaren, gure langileen lana errazten dute, gure erreminta benetako artesaniako pieza bilakatuz.

Baina guzti honez gain, azkartasuna bilatzen ari bazara, Talleres de Precision GAI-n erreminta berezien merkatuan aurki dezakezun eperik laburrena eskaintzen dugu.

... SIKULAN : más de 35 años superando retos…

Berriak

ZORIONAK PATXI USOBIAGA

GAI-SIKULAN-ek Patxi Usobiaga 2006 eta 2007-ko kirol eskaladako munduko txapelduna babesten du.
...

+::info::
Eskaintzak
Erreminta bereziak
Erreminta estandarrek edo katalogoko ohikoek estaltzen ez dituzten lan konplexuak egin behar badituzu, GAI-SIKULAN-en eskaerapean edozein erreminta berezi eta lokailu sistema anizkoitzak egiten ditugu; horien artean ISO arauaren arabera abiadura handiko HSK sistemadun erremintak azpimarra ditzakegu.
+::info::

Talleres de Precision GAI. SL. Herramientas Sikulan C/ Zubiaurre 5 - Tel 94 682 74 78 / 94 682 72 11 - Fax. 94 682 75 04 - sikulan@sikulan.com - 48250 Zaldibar (Bizkaia)
© 2007 Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting