Hasiera | eu | es | fr | en | de
Eskaria ikusi | Erabiltzailea Pasahitza Sartu
"Erdira" luneta autoerdirakorrak
Zentraketa Automatikoa

Zentraketa zehaztasun handia eta errepikagarritasun ezinhobea etengabeko lokailu presioekin.

Aplikazio unibertsala, luneta finko zein lerrakor gisa, kopiaketa, aurpegiketa, orneaketa, mandrinaketa, zentraketa, trontzaketa, ebaketa, etab. bezalako eragiketa mota guztietan.

Ekoizpena areagotzea, alfer-denboren murrizketa eta iraganaldi handiagoen aukera.

Instalazio erraza luneta finko zein lerrako gisa, edozein posizio angeluar normaletan, tornuaren ardatzari erreferentzia eginez.


Funtzionamendu Printzipioa

"ERDIRA" luneta autoerdirakorrak 3 arrabola daramatza, palanka baten gainean ezarrita eta pieza gutxi gorabehera 120º-ra kokatuta dauden hiru puntutatik gogor eusten dute. Arrabolak eusten dituzten palanka hauek neumatikoki edo hidraulikoki egokitu daitezke bi bideko pistoiarekin.

Erdian kokatutako palanka pistoik zuzenean bultzatuta mugitzen da, norabide axialean. Kanpoaldeko beste palanka biak doitasun handiko bi espekak zuzentzen dituzte. Espeka hauek era berean, erdiko palankari atxikita daude. Arrabolak tratatuta eta zuzenduta daude eta urezko kojineteek eusten dituzte. Eskaerapean, material edo konfigurazo desberdinetako arraboal ezarri ditzakegu. Arrabolak kontzentrikoki mugitzen dira piezaren erdirantza, ibilbide bera burutuz euste gama guztian. Horrela, erdiratze eta euste ekintza bat gauzatzen da automatikoki eta doitasunez, pistoian egiten den etengabeko presioak ragiten duen euste indarraren arabera.

Guzti honek, ondorioz torneaketa konikoa, kopiaketa, etab. bezalako lanetan automatikoki mantentzen den lokailu bat sortzen du. "ERDIRA" luneta oso trinkoa eta erabat iragazgaitza da txirbilen eta zikinkeriaren sarrera ekiditeko.

Aplikazioa

"ERDIRA" luneta, luneta finko gisa aplikatuz diametroen aurretiazko torneaketa ekiditen da, baita honen ondorioz sortzen diren kostuen areagotzea eta denbora alferrik galtzea ere. "ERDIRA" luneta automatikoki eta zehaztasunez doitzen da tamaina orotako piezetara, bere edukieraren barruan.

Luneta mugikor gisa edozein tornuren produktibitatea areagotzen du pieza luze eta meheak mekanizatuz. Autoerdirakortasun azkarraren printzipioak piezen inguruak berdintzeko aukera eskaintzen du, hauek mekanizatzen ari diren bitartean. Honen eraketak, alde bat irekita izanik, hortza pasatzea ahalbidetzen du. Era berean, pieza erraztasunez eta azkartasunez kargatzea eta deskargatzea ere ahalbidetzen du. "ERDIRA" lunetak, finko zein mugikor eran erabiliz, oso azkar amortizatzen dira eta irabazi handiak eskaintzen dituzte honako abantaila hauek direla eta:

  • Euste denbora laburragoak
  • Euste diametroen aurretiazko torneaketa eta zentraketa lanen ezabatzea
  • Ebaketa iraganaldi handiagoak emateko aukera, abiadura eta aurrerakuntza handiagoekin, eta torneaketa, kopiaketa, aurpegiketa, zulaketa, ebaketa, trontzaketa, etab. bezalako eragiketetan ziklo laburragoak erabiltzea ahalbidetuz.

"ERDIRA" luneten diseinu trinko eta estuak, zilindroa posizio ezberdinetan kokatzeko aukerarekin batera, tornu guztietan erabiltzea ahalbidetzen du, baita espazio mugatua dutenetan ere.

Talleres de Precision GAI. SL. Herramientas Sikulan C/ Zubiaurre 5 - Tel 94 682 74 78 / 94 682 72 11 - Fax. 94 682 75 04 - sikulan@sikulan.com - 48250 Zaldibar (Bizkaia)
© 2007 Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting