Hasiera | eu | es | fr | en | de
Eskaria ikusi | Erabiltzailea Pasahitza Sartu
Bitartekoak

Talleres de Precision Gai, S.L.-n bezero baten eskaera bat jasotzen dugunean, berarekiko betebehar bat hartzen dugu: kalitatezko produktu bat emateko betebeharra, prezio lehiakor batean eta bere beharrizanetara egokitzen den epe batean.

Betebehar hau aurrera eramateko beharrezkoa da gure produktuen ekoizpenean parte hartzen duten aspektu guztietan ongi prestaturik egotea eta Talleres de Precision Gai, S.L. badago.

Gure produktuak diseinatzeko eta ekoizpenaren planifikazioa egiteko azken belaunaldiko softwarea eta erabilera anitzeko kudeaketarako programa berriztatzaileak ditugu, ekoizpena gure bezeroen eskaeren arabera planifikatu eta zuzentzea ahalbidetzen digutelarik. Gainera, perfekzioaren bilaketak merkaturatzen diren sistema berriei eta diseinurako, planifikaziorako eta kudeaketarako produktuei etengabe arreta jartzea dakar.

Inbertsio-politika aktibo bati esker, gure bitarteko ekoizleekin preziorik onenean eta eperik laburrenean kalitaterik onena eskaintzeko beharrezkoa den eraginkortasuna bilatzen dugu. Horretarako, mekanizazioko teknologiarik aurreratuena dugu, hala nola, 5 ardatzeko Mekanizazio-Zentroak, CNC Artezteko makinak eta Tornuak, hari bidezko Elektrohigadura, etab. denak PC-en bitartez komunikazio zentro ezberdinetara konektaturik. Eta, era berean, hauek ere sare batean integraturik aurkitzen dira, ekoizpena erraztuz.

Gure kalitatearen bilaketan, neurketa eta kontrolerako teknologiarik aurreratuena ere badugu, lortutako lehengaien gogortasunetik gure tresnen orekatze perfektura arte analizatzeko. Gainera, hiru dimentsiotako neurketarako, tresnen neurketa eta aurredoikuntzarako eta kodifikaziorako eta laser bidezko markaketarako makina berriztatzaileenak erabiltzen ditugu.

Talleres de Precision GAI. SL. Herramientas Sikulan C/ Zubiaurre 5 - Tel 94 682 74 78 / 94 682 72 11 - Fax. 94 682 75 04 - sikulan@sikulan.com - 48250 Zaldibar (Bizkaia)
© 2007 Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting