Hasiera | eu | es | fr | en | de
Eskaria ikusi | Erabiltzailea Pasahitza Sartu
Erreminta

Mekanizaziorako lokailu tresnena, muntaketa, ziurtatze eta kontrolerako lanabesenarekin batera, Talleres de Precisión GAI-ren beste jarduera nagusia da.

Enpresaren hastapenetik erreminta eta makineria berezien diseinu eta fabrikazioan aritu gara, baita doitasun piezen mekanizazioan ere, planopean eta edozein materialetan.

Talleres de Precisión GAI-k ibilbide luzea eta ospe handia du inguruan, egiaztapen-tresna zein mekanizaziorako lokailu eta eusteko-erreminten fabrikatzaile eta diseinatzaile bezala. Euskal Herriko mekanizazio enpresa garrantzitsuenentzako erremintak egiten ditugu, hau da, galdategietarako, estanpaziorako eta esku-erremintak, automozioa, hoditeria, etxetresna elektrikoak, industri-makineria edo sektore aeroespaziala bezalako sektore ezberdinak barne hartzen dituzten enpresetarako.

Milimetroetatik milarenetara, beharrezko taldea eta bitartekoak ditugu kalitatean eta zehaztasunean aurrenak izateko, hau da, 35 urtetako esperientzia dugu baita lan-talde arduratsu eta motibatu bat ere, arazo guztiak konpontzeko gai dena. Erremintaz gain, Talleres de Precisión GAI-n planopeko edo eredupeko pieza mota guztiak mekanizatzen ditugu, aipatutako bezeroentzat.

Talleres de Precision GAI. SL. Herramientas Sikulan C/ Zubiaurre 5 - Tel 94 682 74 78 / 94 682 72 11 - Fax. 94 682 75 04 - sikulan@sikulan.com - 48250 Zaldibar (Bizkaia)
© 2007 Web Diseinua eta Garapena: eSOFT. Technologies & Consulting